ETXALARKO KULTUR EGUNAK

Urtero bezala, urrian zehar hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu Etxalarko Euskara Batzordeak. 20 urtetik gora daramatza euskara batzordeak kultur egunak antolatzen, eta, gisa horretara, euskarazko kultur eskaintza herritarrei eskuratzen. Urte hauetan, hitzaldiak, kantaldiak, erakusketak, tailerrak, antzerkiak, zine emankizunak, bertso saioak, etab. programatuta, mota guztietako 100dik gora ekitaldi orotara, herritarren eta herriaren arima aberasteko ekarpen polita egin du euskara batzordeak, inondik ere.

Aurtengoan, ordea, izan da gorabeherarik. Izan ere, euskara mankomunitatearen aurrekontu murrizketak dirurik gabe utzi ditu kultur egunak. Etxalarko Udalak, ordea, arabera, euskarari gainerako udalek baino ekarpen handiagoa egitea erabaki zuen, eta, horri esker, aurten ere euskara batzordeak kultur egunak antolatu ahal izan ditu.

Aurten osatu dugun egitaraua doakizue jarraian.

icon Kultur Egunak Etxalar 2010