Kontseiluak apirilaren 25ean, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian egitekoa duen ekitaldirako hilabete falta da. Eguna iritsi aurreko giroa berotzen hasteko Euskaraz Bizi Nahi Dut dioten banderolak etxeetako zein eraikinetako balkoietan zintzilikatzera animatu nahi dituzte herritarrak, Kontseilutik.

Ikurra paratzen duzuenenean argazki bat egitea eskatzen dute eta #ap25aNAHItasuna traola erabiliz sare sozialetan eskegitzera animatzen zaituzte. Gogoratu Bortzirietan Euskaraz Bizi Nahi Dugu facebook orria ere eskura duzuela eta gaiaren inguruan grabatutako bideoak edo argazkiak igo ditzakezuela. Horretaz gain nafarroakoeuskalgintza@gmail.com helbidea ere prestatu du kontseiluak bertara ere argazkiak bidaltzeko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.