Urtero bezala, Berako Euskara Batzordeak, Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin, formatu handiko antzerki emanaldia antolatu du. Aurtengoan “Etxeko saltsak” endreduzko komedia korapilotsua ikusteko aukera izanen da, larunbatean, urriak 6, 19:00etan, Berako Kultur Etxean.

Greg eta Ginny maitaleak dira protagonistak. Bizimodu zoriontsua dute ustez, sekreturen bat baitago tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoen landetxera bisita egitera doala erranen dio Gregi, baina gezurretan ari da. Izan ere, Philip bere maitale sekretuarengana doa, harreman sekretua bertan behera utzi behar dutela errateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neska-laguna segiko du eta hura baino lehen ailegatuko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Gregek usteko du Ginnyren gurasoak direla. Izan ere, Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatuko dio.

Txalo Produzkioak taldearen eskutik dator emanaldia, eta Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino dira aktoreak. BegoƱa Bilbaoren zuzendaritzapean arituko dira.

Sarrerak 7 euro balio du. Egun berean erosten ahal da kultur etxean bertan, edo, bertzela, aitzinetik Errekalde edo Xuga ostatuetan.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.