images mintzakideEUSKALKIDE, bertako mintzamolde jatorrak ikasteko eta horretan aritzeko saioak.

Euskalkide, Baztan-Bortziriak-Malerrekako Solaslaguna egitasmotik abiatu den ekimena da, tokian tokiko mintzamolde jatorrak ikasteko eta horretan aritzeko espazioak sortu nahi dituena. Solaslagunak antolatu du ekimena, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Malerrekako Mankomunitateak eta Baztango Udalak sustatuta eta Berako San Jose eta Elizondoko Fco. Joaquin Iriarte Zahar Etxeen laguntzarekin.

Helburu zabalago batzuetan ere kokatua dago, hizkuntza portaeran eragitea, adineko pertsonekin hartuemanak sortzea eta ondare inmaterialaren eramaleak diren neurrian, hauen esperientzietaz ikastea, bertzeak bertze.

Astean ordu batez eginen diren saioak izanen dira. Berako San Jose Zahar Etxean, larunbatetan eginen da, 11:00etatik 12:00etara, otsailaren 27tik maiatzaren 7ra. Elizondoko Fco. Joaquin Iriarte Zahar Etxean, ortziraletan eginen da, 17:00etatik 18:00etara, martxoaren 4ean, 11an eta 18an.

Izena emateko 610 920 673 (Oianko) telefonora deitu edo idatzi mezua solaslaguna@topagunea.org helbidera.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.