EUSKALTZAINDIAREN HIZTEGIAK ESKUKO TELEFONOAN KONTSULTA DAITEZKE

Hiztegi Batua, Orotariko Euskal Hiztegia eta Euskal Onomastikaren Datutegia Smartphone eta iPhone motako telefonoetara egokitu ditu Euskaltzaindiak, modu honetara, hiztegiak eskuko telefonoetan kontsultatzeko aukera izanen da. Horretarako aski da akademiaren webgunea klikatzea sakelakoetan, www.euskaltzaindia.net helbidea idatziz.

Euskaltzaindiak adierazi duenez “garbi dago gaur egun gizartearekiko harremanetarako ezinbestekoa dela informazio eta komunikazio-teknologiak erabiltzea, noiznahi eta nonahi edukiak eskura izatea eskatzen dute erabiltzaileek gero eta gehiago”. Behar horietara egokitzeko asmoz aurkeztu berri du akademiak hiztegiak eskuragarri izateko bide hau.

Euskaltzaindiaren webgunean gehien bisitatzen diren arloak kontuan hartuta egokitu dute formatua sakelakoetara, honako hirurak dira arlo nagusi horiek: Hiztegi Batua (hitzen forma estandarrak jasotzen dituena), Orotariko Euskal Hiztegia (garai, toki eta mota guztietako euskal hitz-ondarea biltzen duena) eta Euskal Onomastikaren Datutegia (abizenak, ponte izenak eta leku-izenak biltzen dituena).

Eskuko telefonoan hiztegiak kontsultatu ahal izateko segi beharreko pausuak