Euskara Biziberrituz 2016 Lesakan, San Juan bezperan

San Juan egitarauaEuskarak tzipa eginak” lelopean ospatuko dute urteroko euskararen aldeko besta, Lesakako Euskara Batzordeak antolatuta.

San Juan bezperan ohi dutenez, euskararen aldeko jaia ospatuko dute lesakarrek. Ohitura zaharrak biziberrituko dituzte aurten, eta horren adibide San Juan Putzu delakoa. Horren inguruko hitzaldiak emanen dio hasiera egitarauari, Egoitz Telletxearen eskutik, eta ondoren praktikan paratuko dute ikasitakoa gerturatzen direnek.

Bortzirietako bertso-eskola izanen da aurtengo talde omendua, 25. urteurrena dela-eta; horrela, Mikel Rodriguez idazle eta kazetariaren lekukoa hartuko dute. Trikitilariak, dantzariak, afaria, kontzertua…euskararen alde eginez ongi pasa nahi duenak ezin izanen du aukera galdu.