Euskara Bortzirietan

 

Bortziriak arnasgune bat bezala txertatzen dira Euskal Herriko mapan. Hau da, biztanleriaren gehiengoa euskalduna den zonaldea da eta, hortaz, euskara sustatzeko eta zabaltzeko apropoposa. Horrek ez du erran nahi, ordea, euskararen normalizazioan lanean jarraitu behar ez dugunik. Horretarako jaio zen, bertzeak bertze, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea (BEM) 1990ean, herriaren eskariz..

Elkarren ondoan jardun dute normalizazioaren bidean hamarkada luzez Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, eragileek eta herritarrek. Euskararen normalizaziorako hartu beharreko neurriek oinarri sendoa izan dezaten, ezinbertzekoa da egoeraren berri xehea izatea. Horretarako egiten da ikerketa soziolinguistikoa. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak hainbat adierazleren bilakaerari erreparatzen dio.

  • Euskararen kaleko erabilera ikertzeko neurketa berri bat egin zuen 2016an euskara zerbitzuak. Bi urtean behin euskararen erabileraren karrikako neurketa egiten du Bortzirietako herrietan, eta, gisa horretara, erabilera mailaren bilakaerari buruzko informazioa jasotzen du. 5 urtean behin Euskal Herriko kale erabileraren neurketarekin batera egiten da, eta erabiltzen den metodologia berbera da.

→ Euskararen egoera Bortzirietan 2017

→ Kale erabileraren neurketa 2013

  • Nafarroan egiten den zentsuaren jarraipena egiten du euskara zerbitzuak (bertatik lortzen dira euskara gaitasunari, ama hizkuntzari eta etxeko erabilerari buruzko datuak). 2006an Nafarroako Gobernuak ez zuen euskararen inguruko galderarik egin, eta 2011n egindako ikerketaren emaitzak ez ditugu oraindik esku artean.

→ Ezagutza eta transmisioa Bortzirietan

  • Urtero, Bortzirietako ikastetxeetan izan diren matrikulazio datuak jasotzen ditu euskara zerbitzuak. Hartara, irakaskuntza eredu bakoitzean izan diren matrikulazio datuak jarraitzen ahal ditu.

 Ikastereduen bilakaera Bortzirietan 2011-2012

  • Azken urteotan euskara zerbitzuak bildu dituen datu eta adierazle guzti horien irakurketa egiteko, Bortzirietako bilakaera soziolinguistikoaren azterketa egin du Soziolinguistika Klusterrak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak hala eskatuta.

 Bortzirietako bilakaera soziolinguistikoaren azterketa 2006

  • Euskarazko unibertsitate eskaintza eskasarekin kezkatuta, euskara mankomunitateak Bortzirietako gazteei eta unibertsitateari buruz ikerketa egitea eskatu dio Aztiker ikerketa enpresari. Emaitzek agerian utzi dute gazteen nahia euren unibertsitate ikasketak euskaraz egiteko.

 Unibertsitatea eta euskara Bortzirietan 2007

  • Mankomunitateak eginarazi duen azkeneko ikerketa helduen alfabetatzeari buruzkoa izan da. Nafarroako iparraldeko euskara zerbitzuek herritarrek gai honen inguruan duten iritzia ezagutu nahi izan dugu, eta, ikasitakoa, gure kanpainak eta esku hartzeak gidatzeko erabili dugu. Ikerketaren egilean Aztiker ikerketa enpresa izan da.

 Alfabetatzeari buruzko joerak eta hautemateak Nafarroako Mendialdean 2011

  • 1999an, euskararen inguruko jarrera sozialen berri izateko ikerketa kualitatiboa egitea erabaki zuten Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Baztango Udalak eta Malerrekako Oinarrizko Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak. Iruñeko Taller de Soziologia enpresari egokitu zitzaion zeregin hori, eta Euskararen Unibertsoa Baztan, Bortziriak eta Malerrekan 1999 du izenburu lan mardul horrek.

 Euskararen unibertsoa Baztanen, Bortzirietan eta Malerrekan 1999