Irailaren 12an eta 13an, Igual no es tan difícil como dicen edo nola den posible euskara ikastea nahi izanez gero dokumentala aurkeztu zen, Beran eta Lesakan, eta modu horretara euskara ikasteko matrikulazio kanpainari bultzada eman nahi izan zion euskara mankomunitateak.

Mankomunitateko hautetsiek eta euskaltegiko irakasleek ongi etorria eman zieten dokumentalaren aurkezpenera bertaratu zirenei. Bukaeran berendua izan zen, eta dokumentalak hagitz harrera ona izan zuen. Batek baino gehiagok ikusi zuen bere burua protagonisten bizipenetan islatua, eta batzuek aitortu zuten motibagarri izan zitzaiela euskara ikasten segitzeko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.