Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2019ko maiatzaren 15ean egindako bileran, euskara ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia onartu zuen.

Diruz lagunduko dira 2019ko uztailaren 1etik 2020ko ekainaren 30era arte egindako ikastaroen matrikula gastuak. Dirulaguntza hau gehienez ere 390 eurokoa izanen da.

ONURADUNAK

Dirulaguntza jasotzeko, eskatzaileek, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Gutxienez 16 urte izatea.
  2. Bortzirietan erroldatua egotea.
  3. Diruz lagundutako ikastaroan asistentzia maila deialdiaren 4. oinarrian azaldutako portzentajeen araberakoa izatea.
  4. Ikastaroaren aprobetxamendu egokia egiaztatzea.
  5. Eskatzen den dokumentazioa ezarritako epean aurkeztea.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira administrazio publikoren bateko langileak izanik, euskalduntze plan bereziren batean sartuak daudenak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA ETA EPEA

Dokumentazioa Bortzirietako Euskara Mankomunitatean (Herriko Plaza 7, 2. 31790 Arantza) aurkeztu beharko da, edo urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein lekutan.

Dirulaguntzaren zatirik handiena ikastaroaren hasieran eskuratzeko aukera egonen da. Horretarako, dokumentazioa bi datetan aurkeztu behar da:

  • Hasierako dokumentazioa:

2019ko urriaren 11 baino lehen, honako dokumentazioa aurkeztu behar da:

  1. Eskaera orria behar bezala beteta eta eransten den ereduari jarraituta.
  2. Nortasun agiriaren fotokopia.
  3. Euskaltegiko izen-emate orria eta matrikularen ordainagiria.
  4. Konpromiso idatzia eta zinpeko aitorpena
  • Bukaerako dokumentazioa:

2020ko ekainaren 30a baino lehen, honako dokumentazioa aurkeztu behar da:

  1. Euskaltegiaren agiria, asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko datuak ematen dituena.
  2. Aitorpena, helburu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako dirulaguntza guztiena.

Gainerako kasuetan, dirulaguntza eskaera ikastaroa bukatutakoan eginen da, betiere, 2020ko ekainaren 30a baino lehen. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  1. Eskaera orria behar bezala beteta eta eransten den ereduari jarraituta.
  2. Nortasun agiriaren fotokopia.
  3. Euskaltegiko izen-emate orria eta matrikularen ordainagiria.
  4. Zinpeko aitorpena.
  5. Euskaltegiaren agiria, asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko datuak ematen dituena.
  6. Aitorpena, helburu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako dirulaguntza guztiena.

Informazio gehiago eskatzeko Bortzirietako Euskara Mankomunitatera deitu 948 634 125 edo idatzi euskara@bortziriak.eus postara.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.