Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2021eko maiatzaren 17an egindako bileran, euskara ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia onartu zuen.

Diruz lagunduko dira 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era arte egindako ikastaroen matrikula gastuak. Dirulaguntza hau gehienez ere 400 eurokoa izanen da.

Deialdia euskara ikasleak 2021-2022

ONURADUNAK

  1. Gutxienez 16 urte izatea.
  2. Bortzirietan erroldatua egotea.
  3. Diruz lagundutako ikastaroan asistentzia maila deiadiaren 4. oinarrian azaldutako portzentajeen araberakoa izatea.
  4. Ikastaroaren aprobetxamendu egokia egiaztatzea.
  5. Eskatzen den dokumentazioa ezarritako epean aurkeztea.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira administrazio publikoren bateko langileak izanik, euskalduntze plan bereziren batean sartuak daudenak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA ETA EPEA

Dokumentazioa Bortzirietako Euskara Mankomunitatean (Herriko Plaza 7, 2. 31790 Arantza) aurkeztu beharko da, bertara eramanda zein posta zertifikatuz, edo urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein lekutan.

Dokumentazioa aurkezteko bi epealdi izanen dira:

  1. 2021eko irailaren 1etik urriaren 11ra arteko epea, kasu hauetan dauden eskaerak:

1.1. Uda ikastaroengatik (uztailaren 1etik irailaren 30era bitarte) egiten diren eskaerak. Honako dokumentazioa aurkeztu behar dute eta ebatzi ondotik dirulaguntzaren %100 jasoko dute.

a) Eskaera orria behar bezala beteta (I. Eranskina)

b) Nortasun agiriaren fotokopia

c) Euskaltegiko izen-emate orria eta matrikularen ordainagiria

e) Zinpeko aitorpena (III. Eranskina)

f) Euskaltegiaren agiria, asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko datuak ematen dituena.

1.2. Ikasturtean (urriaren 1etik ekainaren 30era bitarte) egin beharreko ikastaroetarako eskaerak, eskatzaileak dirulaguntza aitzinatzea nahi duenean, eskaeran espresuki hala adierazita. Kasu honetan dokumentazio hau aurkeztu behar dute eta ebatzi ondotik dirulaguntzaren %75 jasoko dute:

a) Eskaera orria behar bezala beteta (I. Eranskina)

b) Nortasun agiriaren fotokopia

c) Euskaltegiko izen-emate orria eta matrikularen ordainagiria

d) Konpromiso idatzia eta zinpeko aitorpena ( II. Eranskina)

2. 2022ko ekainaren 1etik 30era arteko epea, kasu hauetan dauden eskaerak:

2.1. Ikasturtean egin beharreko ikastaroengatik dirulaguntza aitzinatzea eskatu ez duten eskaerak. Honako dokumentazio aurkeztu behar dute eta ebatzi ondotik dirulaguntzaren %100 jasoko dute:

a) Eskaera orria behar bezala beteta (I. Eranskina)

b) Nortasun agiriaren fotokopia

c) Euskaltegiko izen-emate orria eta matrikularen ordainagiria

e) Zinpeko aitorpena (III. Eranskina)

f) Euskaltegiaren agiria, asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko datuak ematen dituena

2.2. Ikasturtean (urriaren 1etik ekainaren 30era bitarte) egin beharreko ikastaroetarako eskaerak, eskatzaileak urriko epealdian dirulaguntza aitzinatzea eskatu duen kasuetan dokumentu hauek aurkeztu behar dituzte, eta ebatzi ondotik dirulaguntzaren %25a jasoko dute.

f) Euskaltegiaren agiria, asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko datuak ematen dituena

g) Eskatutako dirulaguntzen aitorpena (IV. Eranskina)

Informazio gehiago eskatzeko Bortzirietako Euskara Mankomunitatera deitu (948 634 125) edo idatzi (euskara@bortziriak.eus).

Eranskinak word formatuan:

I. Eranskina. Eskaera orria 2021-2022

II. Eranskina. Konpromiso idatzia eta zinpeko aitorpena 2021-2022

III. Eranskina. Zinpeko aitorpena 2021-2022

IV. Eranskina. Eskatutako dirulaguntzen aitorpena 2021-2022

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.