Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2022ko ekainaren 10ean egindako bileran, euskara ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia onartu zuen.

Diruz lagunduko dira 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era arte egindako ikastaroen matrikula gastuak. Dirulaguntza hau gehienez ere 700 eurokoa izanen da.

Deialdia euskara ikasleak 2022-2023

ONURADUNAK

  1. Gutxienez 16 urte izatea.
  2. Bortzirietan erroldatua egotea.
  3. Euskalduntze-alfabetatzeko zentro batean matrikulatuta egotea.
  4. Diruz lagundutako ikastaroan asistentzia maila deialdiaren 4. oinarrian azaldutako portzentajeen araberakoa izatea.
  5. Ikastaroaren aprobetxamendu egokia egiaztatzea.
  6. Eskatzen den dokumentazioa ezarritako epean aurkeztea.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira administrazio publikoren bateko langileak izanik, euskalduntze plan bereziren batean sartuak daudenak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA ETA EPEA

Dokumentazioa Bortzirietako Euskara Mankomunitatean aurkeztuko da  egoitza elektronikoaren bitartez, mankomunitatera (Herriko Plaza 7, 2. 31790 Arantza) eramanda, posta zertifikatuz bidalita edo urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein lekutan.

Dokumentazioa aurkezteko bi epealdi izanen dira:

  1. 2022ko irailaren 1etik urriaren 14ra arteko epea, kasu hauetan dauden eskaerak:

1.1. Uda ikastaroengatik (uztailaren 1etik irailaren 30era bitarte) egiten diren eskaerak. Honako dokumentazioa aurkeztu behar dute eta ebatzi ondotik dirulaguntzaren %100 jasoko dute.

a) Eskaera orria behar bezala beteta (I. Eranskina)

b) Nortasun agiriaren fotokopia

c) Euskaltegiko izen-emate orria eta matrikularen ordainagiria

e) Zinpeko aitorpena (III. Eranskina )

f) Euskaltegiaren agiria, asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko datuak ematen dituena.

1.2. Ikasturtean (urriaren 1etik ekainaren 30era bitarte) egin beharreko ikastaroetarako eskaerak, eskatzaileak dirulaguntza aitzinatzea nahi duenean, eskaeran espresuki hala adierazita. Kasu honetan dokumentazio hau aurkeztu behar dute eta ebatzi ondotik dirulaguntzaren %75 jasoko dute:

a) Eskaera orria behar bezala beteta (I. Eranskina)

b) Nortasun agiriaren fotokopia

c) Euskaltegiko izen-emate orria eta matrikularen ordainagiria

d) Konpromiso idatzia eta zinpeko aitorpena (II. Eranskina)

2. 2023ko ekainaren 1etik 30era arteko epea, kasu hauetan dauden eskaerak:

2.1. Ikasturtean egin beharreko ikastaroengatik dirulaguntza aitzinatzea eskatu ez duten eskaerak. Honako dokumentazio aurkeztu behar dute eta ebatzi ondotik dirulaguntzaren %100 jasoko dute:

a) Eskaera orria behar bezala beteta (I. Eranskina)

b) Nortasun agiriaren fotokopia

c) Euskaltegiko izen-emate orria eta matrikularen ordainagiria

e) Zinpeko aitorpena (III. Eranskina )

f) Euskaltegiaren agiria, asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko datuak ematen dituena

2.2. Ikasturtean (urriaren 1etik ekainaren 30era bitarte) egin beharreko ikastaroetarako eskaerak, eskatzaileak urriko epealdian dirulaguntza aitzinatzea eskatu duen kasuetan dokumentu hauek aurkeztu behar dituzte, eta ebatzi ondotik dirulaguntzaren %25a jasoko dute.

f) Euskaltegiaren agiria, asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko datuak ematen dituena

g) Eskatutako dirulaguntzen aitorpena (IV. Eranskina )

Informazio gehiago eskatzeko Bortzirietako Euskara Mankomunitatera deitu (948 634 125) edo idatzi (euskara@bortziriak.eus).

Eranskinak:

I. Eranskina. Eskaera orria

II. Eranskina. Konpromiso idatzia eta zinpeko aitorpena

III. Eranskina. Zinpeko aitorpena

IV. Eranskina. Eskatutako dirulaguntzen aitorpena

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.