Bortzirietako udal ordezkariek bultzada eman nahi izan diote Euskara musu-truk, aprender euskara sólo te costará un beso kanpainari, eta horretarako agerraldia egin dute Beran. Bortzirietako herritarrak euskaltegian euskara ikasi eta hobetzera animatu dituzte, baita euskara debalde ikasteko aukera dutela azpimarratu ere. Prentsaurreko honetan kanpainako bigarren bideoa aurkeztu dute.

Parte hartzaileak

Mentxu Peña, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Lehendakaria eta Arantzako alkatea, Josu Iratzoki, Berako Alkatea, Miguel Mari Irigoien, Etxalarko Alkatea, Juankar Unanua eta Xabier Sarasola, Igantziko alkatea eta zinegotzia hurrenez hurren, Lorea Flores, Lesakako zinegotzia, Beñardo Goietxe, Bortzirietako Euskaltegiko irakaslea, eta Iñaki Olaizola eta Nuria Cano ikasleak.

Lotutako albisteak

Albistea Erranen

Albistea DVn

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.