Euskaraldia Bortzirietan: 2019an zer?

Euskaraldiaren lehen edizioak izan zuen arrakastaren ondotik, 2019an asmoa nola landuko den pentsatzen hasteko garaia da. Bortzirietan lehen bilera bat eginen da ekainaren 6an, aurtengo planteamenduaren nondik norakoak ezagutzeko eta zenbait erabaki hartzen hasteko. Bilera Berako Beralandeta eraikinean izanen da, arratsaldeko 7:00etan.

Iñaki Sagardoi Euskaraldiaren Nafarroako koordinatzailea etorriko da planteamendu orokorra zein izanen den azaltzera. Bortzirietan gai honetan aritu nahi duen edozeini irekia da bilera, iaz horretan ibilia izan edo ez.