Euskaraldiak akabila polita eta parte hartzailea izan zuen abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat, eta 11 egun iraun duen ariketa kolektiboaren azkeneko egunean. Bortzirietako ahobizi eta belarriprestek hitzordua zuten Beran, eta hamaika egunetan bizitako esperientzia eta pasadizioak partekatzeko aukera izan zuten. Bizipen baikor eta lorpenez, zailtasun eta oztopoez, eta ekimenak izan beharreko jarraipenaz solastu ziren bukaera ekitaldira bertaratu zirenak. Joseba Olagaraik gidatu zuen saioa, eta kantari izan ziren Ekhi├▒e, Lizar eta Eneritz beratarrak zein Bortzirietako Bertso Eskolako kideak. Eta behar den bezala bukatzeko, jatekoa eta edatekoa izan ziren guztiontzako.

Hona hemen bertan bizitutako giro paregabearen berri ematen duen bideoa.

Maialen Arzallusek Euskaraldiaren bukaerarako testu bat idatzi zuen gogoeta gisa, herri eta ekitaldi guztietan leitu zena. Gurean Berako Euskaraldiko batzordekide Jon Abrilek eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateko ordezkari Maider Arrietak irakurri zuten.

Adierazpena.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.