Arrakastatsua izan da Euskaraldia Bortzirietan: 1.200 izen ematen inguru izan dira, horietatik gehienak Ahobizi rolerako (993) eta bertzeak Belarriprest rolerako (177). Hori ikusirik, ariketa sozial erraldoi honi behar bezalako bukaera emateko ekitaldia prestatu du lantaldeak. Ekitaldiaren muina mintzodromoa izanen da, eta bertan Bortzirietako Ahobizi eta Belarriprestek aukera izanen dute hamaika egunetan bizitutakoa esperientziak elkarrekin partekatzeko. Mintzodromoaz gainera musika, bertsoak, zozketa eta luntxa ere izanen dira.

Ekitaldia abenduaren 3an izanen da, Berako Rikardo Baroja ikastetxean (jangelan), goizeko 11:00tan hasita. Guztira ordu eta erdi iraunen du eta bukaeran parte hartzaile guztientzako luntxa izanen da.

Mintzodromoan parte hartzeko beharrezkoa da aitzinetik izena ematea. Telefonoz edo e-postaz egin daiteke:

  • 948 634 125 / euskara@bortziriak.eus
  • 610 920 673 / euskaraldiabortzirietan@gmail.com

Kontuan hartu behar da espazioa mugatua dela eta izen emateak onartuko direla aforoa betetzen den arte. Izen emateko epea azaroaren 30era artekoa izanen da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.