EH Bilduk, Etxalarko Herri Taldeak eta Berako Herrirako taldeak sinatu dute Euskara Batzordeek proposatutako akordioa, behean dituzue dokumentuak pdf banatan jasoak, irakurri nahi dituenarentzat.

Euskararekiko konpromisoa eskatzeko asmoz eskualdean hauteskundeetara aurkeztekoak diren alderdi politiko eta udal talde guztiekin jarri da harremanetan euskara batzordeetako ordezkaritza bat, PP-rekin izan ezik, lanketa honekin bukatu ondotik jakin dutelako PP ere aurkeztekoa zela Bortzirietan.

Honako 6 alderdi eta herri talderi egin zaie bilera egiteko eskaera: EH Bildu, Geroa Bai, UPN, Etxalarko Herri Taldea, Etxalar Bai eta Berako Herrirako. Guztiekin izan da telefono bidezko zein idatzizko harremana bilerak adosteko, eta horietatik hiruk eman dute bilkura egiteko baietza (EH Bilduk, Etxalarko Herri Taldeak eta Berako Herrirakok), Geroa Bai, UPN eta Etxalar Bai-rekin ez da bilerarik egin, alderdi hauek bilera eskaerari erantzunik eman ez diotelako oraindik.

Euskarak eskualdean duen garrantzia eta presentzia kontuan hartuta, Bortzirietako euskara batzordeek beharrezkoa ikusi dute hauteskundeetara aurkeztuko diren udal taldeei euskara aintzat har dezaten eskatzea. Hori dela eta euskararen aldeko akordio proposamen bat aurkeztu diete udal talde guztiei, legealdi berri honetan euskararekiko konpromisoa hartzeko eskatuz.

Bortzirietan euskarak orain arte izan duen bideari jarraipena ematea eskatu zaie alderdietako ordezkariei, udaletan ere euskararen presentzia bermatzea ezinbestekoa ikusten baita, besteak beste, euskaraz bizi den eskualdea izanik errealitate hori kontuan hartzea beharrezkoa delako. Eta bide horrek segida izan behar du udal hauteskundeetan zein ondoko urteetan.

icon Bortzirietako EH Bildu

icon Etxalarko Herri Taldea

icon Berako Herrirako taldea

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.