Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Hego Lapurdirekin eta Irun-Hondarribiarekin batera, MINTZODROMOA antolatu du heldu den asteazkenerako, abenduaren 3rako, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta.

Irungo Txanaleta plazan izanen da Mintzodromoa goizeko 10:00-12:00etara. Karpa handi bat jarriko da plazan eta bertan bilduko dira euskara ikasleak eta euskaraz dakiten herritarrak elkarrekin, tarte batez, euskaraz solasteko. Mintzodromoak euskara praktikatzeko gune propio bat eskaini nahi die guztiei, izan ere batzuetan, euskaraz jakin arren euskaraz hitz egiteko aukera gutxi izaten dute hiztun batzuk, eta bestetik euskara ikasten ari direnek ez dute beti eskolaz kanpo euskaraz aritzeko modurik izaten. Helburua, beraz, modu informalean, kafe bat hartuz, eta solaskide berriak ezagutuz euskaraz hitz egitea da.

4 laguneko taldeak osatuko dira, eta mahai baten inguruan elkartuko dira mintzakideak 3 gai informalen inguruan solasteko. Gai bakoitzari buruz 20 minutuko mintza praktika eginen dute parte hartzaileek, gai bat lantutakoan denak altxatu eta beste mahai batera mugituko dira bigarren gai bat lantzeko, eta gauza bera hirugarren gaiarekin.

icon Mintzodromoa eskuorria

Irunen eginen den MINTZODROMOAN parte hartzera animatu nahi zaituztegu bortziritar guztiak, euskarak eta euskal hiztunek gune berri eta bide guztien beharra baitute erabili ahal izateko.

Mapa:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.