Emaitzak aurkezteko tenorea ailegatu da.

Otsailean hasi eta maiatzera arte, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea gogoeta prozesuan aritu da, 2014-2017 tartean euskara normalizatzeko erronkak eta lan ildoak finkatzeko helburuarekin. Horretarako hainbat elkarrizketa sakon eta bi lan saio egin ditu; guztira 100 lagun baino gehiagok parte hartu dute prozesuan.

Azken bizpahiru asteotan prozesuan jasotako ideiak antolatzen aritu ondotik, emaitzak aurkeztea gelditzen da. Aurkezpena Beran eginen da, Toki Ona institututan, datorren ekainaren 7an, ortzirala, arratsaldeko 7:00etan. Aurkezpenak ordu bat iraunen du.

Aurkezpena irekia izanen da, edozeinek parte hartzeko modukoa. Dei berezia egiten zaie gogoeta prozesuan (elkarrizketetan nahiz lan saioetan) parte hartu duten guztiei, baita euskara batzordeetako kideei ere.
icon Emaitzen aurkezpena

Artikulua Ttipi-ttapan

Gogoeta Prozesuko Bideoa

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.