Azaroaren 2an, larunbatarekin, 17:00etatik aitzinera abiatuko dira Plaza Zaharretik maila ezberdinetako lasterketak.

Herri lasterketa hauek Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatzen dira. Euskaltzaleok euskaraz bizitzeko helburua edo nahi sendoa dugu. Guztiok aldi berean eta norabide berean eragiten badugu, alegia, euskaraz bizitzeko baldintzak sortzeko, ziur gaude aldaketa sakonak eragin eta euskaraz bizi ahal izatea posible eginen dugula. Bide hori urratzeko helburuarekin abiatu zuen Kontseiluak euskaraz bizi nahi dut dinamika, hain zuzen ere, eta horren barne kokatzen da heldu den larunbatean Lesakan eginen dugun herri lasterketa ez lehiakorra. Ekintza bera lasterketa izanen denez, kirol munduan euskara erabiltzeko mezua zabaltzeko baliatu nahi dugu.

EGITARAUA:

16:00etan: Izen ematea eta kamiseta salmenta.
16:45ean: Beroketa.
17:00etan: Kirolarien adierazpena, zinta mozketa eta lasterketak abiatzea (gogoan izan maila ezberdinak).
17:00etan: Bertsolariak.
18:30ean: Patin eta bizikleta erakustaldia.
19:00etan: Diploma banaketa eta zozketa.
19:30ean: Koreografia. Euskaraz bizi nahi dut.
20:00etan: Opilak eta edatekoa. Musika eta giroa.

IZENA EMATEKO TOKIAK:

ARANTZAN: Herriko etxean
BERAN: Errekalden eta ikastetxeetan
ETXALARREN: Herriko etxean eta eskolan
IGANTZIN: Herriko etxean eta eskolan

LESAKAN: Herriko Etxean (kultur teknikaria), Irain Eskolan,Tantirumairu Ikastolan, Euskaltegian, Izarra okindegian, Arranon, Koxkilan, Atxaspin eta Jubilatuen ostatuan

EGUN BEREAN: 16:00tik aintzinera plazan

Ttipi-ttapan

Kontseiluaren webgunean

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.