Urtero bezala eta Euskal Herriko hainbat erakunderekin elkarlanean, Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak. Azaro bukaerarako banaketa egina izanen da, eta 12 urte bitarteko neska-mutiko guziek jasoko dute. Eskolatu gabeko haurrak dituzten familiek postaz hartuko dute, eta gainerakoek ikastetxeen bitartez.

Berrikuntza modura, aurten DBHko ikasleek ez dute katalogoaren paperezko edizioa jasoko. Horren ordez, orri markagailu bat emanen zaie, eta bertan katalogoaren web orriaren erreferentzia izanen dute. Webgunea berrituta dator, ordenagailuetarako ez ezik, tablet eta mugikorretarako egokitua. Gainera, edizio digitala urte guzian eguneratua eta bizirik dago: www.katalogoa.eus

Katalogoaren promoziorako bideoa ere ikus dezakezue.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.