Lesakako Euskara Batzordea

Hilean behin bildu ohi da. Bertan parte hartzen dute euskararen normalkuntzan eragile diren erakundeen ordezkariek, udal hautetsiek, eta herritar euskaltzaleek. Lesakako herritarren hizkuntza eskubideei begiratzen die, eta herri mailan, euskararen normalkuntza sustatzea du helburu.

Lesakako Euskara Batzordearen izaera irekia da, eta euskararen alde bere ekarpena egiteko borondatea duen edozein herritarrek hartzen ahal du parte.

Horrez gain, euskalgintzak herri erakundeari bere eskakizunak zuzenean egiteko gunea ere bada.

  • [Kultur Egunak]
  • [Lesakako Euskara Batzordearen jarduerak]
  • [Batzordekideen gunea]