“Ez da kasualitatea” bertso saio musikatua, Beran

Bertso saio musikatu hau Berako kultur etxeko aretoan izanen da, heldu den larunbatean, urriak 29, 20:00etan.

Saioan Alaia Martin, Amaia Agirre, Jone Uria eta Oihana Iguaran bertsolariak arituko dira, eta Ainhoa Aranburu izanen da gai jartzailea. Musikariak Gari Otamendi eta Ixak Arruti izanen dira.

“Ez da kasualitatea” bertso saio musikatua da. Saio honetan lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat.

Saioaren helburua da noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere ateratzea, baina bitartean intentzio osoz antolatzen da “Ez da kasualitatea”: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeen arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

Euskara batzordeak Berako Kultur Batzordearen laguntza izan du saio hau antolatzeko. Sarrerak 3 euro balio du eta leihatilan bertan eskuratu ahal izanen da.