Martxoaren 11n, larunbatarekin, izanen da, Berako Kultur Etxean. Emanaldia Berako Euskara Batzordeak antolatu du, Berako Kultur Batzordearen eta Nafarroako Antzoki Sarearen laguntzarekin.

Sarrerak 10 euro balio du, eta aitzinetik salgai dira Xuga eta Errekalde ostatuetan. Egun berean ere erosi ahal izanen dira, leihatilan, 6:30etik aitzinera.

Obra honek eskuratu berri du aurtengo Donostia Antzerki Saria. Hiru antzerki konpainia elkartzen dituen lana da, eta aktoreak Ander Lipus, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Pako Revueltas eta Erika Olaizola dira.

Sinopsia: IƱakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala. Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.