Gazte besta Beran Korrikari ongi etorria emateko

Berako gazteek Korrikari ongi etorria emateko besta antolatu dute apirilaren 9an, larunbatarekin. Korrika Bortzirietan goizeko 5:00ak aldera sartuko da eta Berara 6:17an. Lasterka egin ondotik izanen da atsedenerako tartea hitzordua 14:00etan paratu dutelako. Hasteko, bertso bazkaria eginen dute Gure Txokoa elkartean; bazkaldu eta segituan bertsotan arituko dira Saioa Alkaiza Nafarroako txapela jantzi berritan eta Ekhine Zapiain bertsolari gazte beratarra. Arratsaldean, Elektrotxufla txarangarekin ibiliko dira gazteak Berako karriketan barrena.