‘Ghero’ antzezlana; hiltzear den azken euskalduna

Tartean Teatroak eta Euskaltzaindiak ekoitzitako ‘Ghero’ antzezlana eginen dute Beran larunbat honetan, martxoaren 16an, kultura batzordeak antolaturik. Kultur Etxean izanen da, 19:00etan. Txartelak 7 euroan daude salgai, Xuga ostatuan.

Ikuskizunak 3000. urtean ospitale batean hiltzekotan dagoen azken euskalduna du ardatz. Medikuaren eta pazientearen artean sortuko den harremak denboran atzera eta aurrera bidaiatzera eramanen du ikuslea, sortzen diren emozioen zurrunbiloan, euskarari loturiko istorioak oholtzara ekarriz. “Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta” dela dio haren deskribapenak eta kritikek hala berretsi dute,hein batean.

Patxo Telleriak idatzi du dramaturgia, Jokin Oregik zuzendu du eta bost aktorek hartuko dute eskenatokia: Ane Pikaza, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri, Mikel Martinez eta Patxo Telleria.

Obraren inguruko informazio gehiago aurki daiteke –> Kulturklik atarian, Eitb-n eginiko erreportajea.