Gu ere etxean geldituko gara

Bizitzen ari garen larrialdi egoera dela eta, guzioi dagokigu arduraz jokatzea. Hori dela eta, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak hurrengo asteotako jarduera guziak, aurreikusitako bilerak eta antolatutako ekitaldiak, bertan behera gelditu dira egoera hau gainditutzat ematen den arte.

Mankomunitateko langileek ere telelana egiteko aukera dutenez, etxetik jarraituko dute lanean, hau guzia gainditu ondoren mankomunitateak bere jardunarekin jarraitu ahal izan dezan eta bere ohiko martxa berreskuratu ahal izan dezan.

Indartsuago itzuliko gara!