Datorren abenduaren 1ean, asteazkenarekin, Berako Beralandetan gurasoentzako bi hitzaldi aski interesgarri izanen dira. Lehenbizikoa, 17:00etan, guraso euskaldunei zuzendua izanen da (euskaraz). Nola eragin seme-alaben hizkuntza-ohituretan? du izenburu, eta guraso euskaldunek hizkuntzen erabileraren inguruan izaten dituzten kezkei erantzuna emanen zaie.

Bigarrena, 18:30ean, euskaraz ez dakiten gurasoei zuzendua izanen da, eta gaztelaniaz emanen da. No sabemos euskera… ¿Cómo podemos ayudar a nuestras hijas e hijos? izenburupean, hizlariak guraso erdaldunek izaten dituzten ohiko kezkei erantzunen die.

Hitzaldi bakoitzak 1:15 ordu iraunen du. Bi hitzaldietan hizlaria Iñaki Eizmendi izanen da. Formakuntzaz gizarte hezitzailea bada ere, Iñakik esperientzia handia du elebitasunaren inguruan eta euskara sustatzeko egitasmoetan. Euskal Herrian zehar hainbat saio eman izan dizkie gurasoei, baita irakasleei ere.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.