Gure bide galduak antzezlana Beran

Datorren maiatzaren 19an, larunbatarekin, gaueko 10:00etan, Dejabu taldearen Gure bide galduak antzezlana ikusteko aukera izanen da, Berako Kultur Etxean.

Sarrerak 6 € balio du, eta lehenagotik erosten ahal da, Errekalde ostatuan, edo egun berean, Kultur Etxean bertan, 21:30etik aitzinera.

Lan honek Euskal Herriko historia hurbila hartzen du abiapuntu, 70. hamarkadaren bukaera, Franco hil ondorengo urteak hain zuzen. Nafarroako herri txiki batetik Oreretara doan neska baten historia du ardatz. Osabaren etxera doa bizitzera, Donostian magisteritza ikasketak egiteko. Protagonistak magisteritza ikasten duen bitartean ikastolen mugimenduarekin egiten du topo, eta haren bidez deskubrituko du mundu berri bat, lagun berriak, maitasuna, borroka…

Bost aktore (Miren Alkala, Iñigo Aranbarri, Maria Alonso, Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga) eta zuzeneko gitar doinuekin (Arantxa Vicedo) antzezlan hau utopia, amets eta desenkantuari buruzko kontakizuna da. Gure memorietatik berreskuratutako piezekin sortutako gaurko ipuina.

Berriki lan honek XII. Donostia Antzerki Saria jaso du. Antzezlanari buruzko informazio gehiago: http://gurebidegalduak.blogspot.com.es/

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.