Bortzirietako euskalduntze-alfabetatze kanpaina eta bideoa aurkezteko prentsaurrekoa egin dute Lesakan.

Irailaren  30era arte izen emateko aukera izanen da Bortzirietako Euskaltegian. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Bortzirietako Euskaltegiak elkarlanean bideo bat prestatu dute euskara ikasle eta hiztun berriekin, komunitateari egiten dioten ekarpena aitortzeko. Euren bizipenak partekatzeaz bat, herritarrak euskara ikastera eta hobetzera animatzea da helburua.

 

Euskara mankomunitatearen mezua

Mankomunitatetik herritar oro animatu nahi dute euskara ikasi eta hobetzera. Bortzirietan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrek % 100eko dirulaguntza dute euskara ikasteko, eta gainera dirulaguntzaren zatirik handiena ikasturte hasieran hartzen ahal dute.

Aurten izan da berrikuntzarik dirulaguntza deialdian: dirulaguntzaren gehieneko langa igo da eta 700 € arteko ikastaroak finantzatuko dira mankomunitatetik. Eskaerak irailaren 30era arte egiten ahal dira eta aurten estreinakoz administrazio elektroniko bidez ere egiten ahal dira.

Bortzirietako euskaltegiaren mezua

Bortzirietako euskaltegian maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu, aurrez aurrekoak zein online.

Matrikulazio kanpaina sustatzeko ekitaldia antolatu dute Beran, irailaren 23an, 20:00etan, kultur etxean, Joseba Baleztena eta Miren Narbaizarekin.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.