Zenbat aldiz gertatu zaigu gutun bat idatzi behar eta helbidea nola paratu ez jakin? Idazki aunitzetan izaten da helbideak idatzi beharra: gutun azaletan, formularioetan, goiburuetan, testu barrenean… Helbideak idazteko orduan, duda franko izaten dira. Herritarrari oinarri bat emateko asmoz, hemen duzu, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak prestaturik, helbideak idazteko gomendio sailtxo bat. Postaz banatuko da etxe guzietara abenduaren erdialdera. Gomendioekin batera, etxeen izenak helbideetan nola erabil daitezkeen azaltzen da. Izan ere, etxearen izena erabiltzeko ohitura asko jautsi da, eta helbideetan ere izenaren partez zenbakia erabiltzen da gehienbat. Espero dugu gomendio hauek balio izatea egunerokoan.

HELBIDEAK IDAZTEKO GOMENDIOAK

 

                Herritarrari oinarri bat emateko asmoz, hemen duzu, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak prestaturik, helbideak idazteko gomendio sailtxo bat. Espero dugu gomendio hauek balio izatea egunerokoan.

 

 

1. Helbideak nola eman.

 

                Helbide gehienak honelakoak izaten dira:

 

                Jon Etxeberria Argote [Izen-abizenak]

                Karrika Nagusia, 5-2. B [Helbidea]

                31790 Arantza [Posta kodea eta herria]

                              

                Izen bereziak letra larriz idatzi behar dira, eta arruntak letra xehez.

 

Ø       Done Petri karrika

Ø       San Juan plaza

Ø       Donibane auzoa

 

                Beharrezkoa da gutun azaletan tokiaren izaera idaztea (karrika, auzoa, plaza,         etorbidea), baina bertze testuinguru batzuetan ez da beti beharrezkoa.

 

Ø       Done Petri, 12

Ø       San Juan, 3-2. B

Ø       Donibane

 

Baina Herriko plaza.

 

Ø       Herriko, 7

 

                Komeni da koma batez bereiztea toki izena eta zenbakia. Izan ere, gerta daiteke    helbide baten izenak zenbakia izatea.

               

Ø       Abuztuaren 31, 7

 

                Helbidearen zenbakiaren eta solairuaren artean marratxo bat idatz daiteke.

 

Ø       Osiña karrika, 141. A

Ø       San Juan plaza, 32. B

 

                Laburdurak idatz daitezke gutun azaletan, idazpuruetan, goiburuetan eta abarretan.

 

Ø       Salbatore k., 8

Ø       Salbatore, 8, 2. ezk.

Ø       Herriko pl., 7, 3-B

Ø       Padura zehb., zk.g.

Ø       Padura zeharbidea, zk.g.

 

                Baina ez da laburdurarik ibili behar helbideak esaldi barruan idaztean:

 

Ø       Estafeta kaleko 8tik.

Ø       Etxebertze plazako 7ra.

Ø       Sua dago Askatasunaren etorbideko 12an.

Ø       Sua dago Askatasunaren etorbidean, 12an.

 

                Helbideetarako laburdura batzuk:

 

                and. (andrea), jn. (jauna), k. (kalea, karrika), esk. (eskuina), ezk. (ezkerra), zk.g. (zenbakirik gabea), pl.             (plaza), etorb. (etorbidea), pas. (pasealekua), zum. (zumardia), zehb. (zeharbidea), etx. (etxea), bas.                 (baserria), ind. (industrialdea), pol. (poligonoa)…

 

 

 

2. Gomendio bat etxeen izenak erabiltzeko.

 

“Ez ezagutzeak ez erabiltzera darama, eta ez erabiltzeak galtzeari bidea irekitzen dio”

Pello Apezetxea

 

                Helbideetan etxeen izenak nola eman daitezke? Kasu eman beharra dago norako diren eta nola idazten diren. Errate batera, gutun azaletan, inportantea da lerro diferenteetan paratzea etxearen izena eta helbidea, honela:

 

                [Izen-abizenak]

                Lopereneko borda

                Eguzkialde auzoa, 1

                31790 Arantza

 

                Helbidearen ondotik idatziz gero, lerro berean egin daiteke:

 

                [Izen-abizenak]

                Eguzkialde auzoa, 1. Lopereneko borda

                31790 Arantza

 

                Etxeen izenak formularioetan eta halakoetan idatzi beharra suertatzen bada,        komeni da helbidearen ondotik idaztea, ez baldin badago etxeen izenentzat tarterik.

                Zergatik? Posta zerbitzuan helbideak erregistratzeko orduan, helbidearen izena                 luzeegia bada, ordenagailuko programak azkeneko letrak urratzen dituelako eta            postariak nahi eta nahi ez behar izaten dituelako karrikaren edo auzoaren izena eta                zenbakia.

 

               

 

 

3. Herrien izenak.

 

                Hauek dira herrien izenak eta posta kodeak Bortzirietan:

 

31 790 Arantza

Aranaz

31780 Bera

Vera de Bidasoa

31760 Etxalar

Echalar

31790 Igantzi

Yanci

31770 Lesaka

Lesaca

 

 

 

4. Bibliografia.

 

Apezetxea, Pello eta Patxi Salaberri, 2009, Etxalarko etxeen izenak, Gertu, Oñati.

Euskaltzaindia, 1990, Nafarroako herri izendegia, Euskaltzaindia – Nafarroako Gobernua,              Iruñea.

Euskaltzaindia, Euskal onomastikaren datutegia, http://www.euskaltzaindia.net/eoda,    2009ko erreferentzia.

Nafarroako Gobernua, 1997, Nafarroako toponimia eta mapagintza IL: Bortziriak,          Nafarroako Gobernua, Iruñea.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.