Gainean dugu Euskaraldia, Euskal Herri osoan batera eginen dugun ariketa sozial erraldoia. Bortzirietan jo eta ke gabiltza izen emateekin. Dagoeneko kopuru politak ditugu esku artean. Izen ematea zabalik egonen da azaroaren 23ra arte, eta online egiten ahal da. Eskuz egin nahi izanez gero, asteazkenetan Berako Beralandetan egiten ahal da, 17:30-19:00 bitartean. Horrez gain, bertze herrietan ere ikastetxe atarietan, udaletxeetan, ekitaldietan… aukera izanen da paperean izen emateko. Erne ibili!

BIZIPREST tailerrak

Ahobizi nahiz Biziprest izan, rol horietan arituko direnentzako tailerrak antolatu ditugu. Tailer horietan modu praktikoan landuko da edozein elkarrizketetan suertatzen ahal diren egoera ezberdinetan nola jokatu. Dagoeneko egina da lehen tailerra Beran, eta hauek izanen dira hurrengoak:

  • Azaroak 13, asteartea: Arantzan
  • Azaroak 14, asteazkena: Berako Beralandetan
  • Azaroak 15, ortzeguna: Etxalarko Kultur Etxean
  • Azaroak 16, ortziralea: Igantziko Elizatean

Tailer guztiak 18:00etan hasiko dira, eta ordu bat irauten dute.

Txapen banaketa

Euskaraldiko lantaldeak hasiak dira herriz herri txapak banatzen Ahobizi eta Belarriprest izateko izen eman dutenei. Biziprest tailerretan ere banatuko dira, eta izen emateko puntuetan ere bai. Erne horrekin ere!

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.