Herrian erosi, euskaraz erosi kanpainaren bideoa zabaldu dute

Malerreka, Bortziriak eta Baztango Euskara Zerbitzuek abian dute Herrian erosi, euskaraz erosi merkataritza kanpaina. Bezeroek aunitz estimatzen dute herrian erostea eta euskaraz erostea.

Kanpaina honen baitan, euskara zerbitzuek zenbait kartel eta zerbitzu eskaintzen dituzte, eta horien berri emateko bideo animatua prestatu dute. Aipatutako kartel eta zerbitzu guztiak debalde dira.