Herrian erosi, euskaraz erosi poltsak

Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako euskara zerbitzuek Herrian erosi, euskaraz erosi kanpaina abiatu zuten joan den urtean, euskararen erabilera eta bertako merkataritza bultzatzeko. Hala eskatu diguten merkatariei, honako material eta zerbitzuak eskaini dizkiegu.

Berriki, establezimenduei esker ona emateko eta bezeroei oparitzeko, honako poltsa hauek banatu ditugu. Oraindik ere baditugu bakarren batzuk dendari eta establezimenduen artean banatzeko. Beraz, poltsak edo bertzelako materiala eskuratu nahi izanez gero, guregana jotzea bertzerik ez duzue:

948 634 125 / euskara@bortziriak.eus