Izen emateko epea martxoaren 22ra arte dago zabalik

HikaAspaldiko partez, eta herritar batzuek hala eskatuta, 16 orduko hika ikastaroa eskainiko du Bortzirietako IKA euskaltegiak apirila eta maiatzan. Bi orduko saio hauek gidatzeaz BeƱardo Goietxe irakaslea arduratuko da ortziral arratsaldetan. Oinarrizko formak landuko dira ikastaroan, bai euskara batuan bai bertako euskalkian.

Hika ikasteko, berreskuratzeko edo fintzeko interesa duen edonorentzat prestatuta dago ikastaroa; hutsetik hasten direnak ez dira galduko, eta lehenagotik zerbait dakitenek ere aunitz ikasiko dute. Gainera, irakasleak interesgarritzat jo du hika maila ezberdineko ikasleak talde berean egotea, batzuek bertzeengandik ikasi dezaten eta elkarri lagundu diezaioten.

Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera ibili da IKA euskaltegia elkarlanean, baina baita Solaslaguna programarekin ere; ikastaroari segida eman nahi diote antolatzaileek, Bortzirietan hikalagun taldea sortuz. Etorkizunean guttienez lagun talde bat astero elkartzea da asmoa, hika solasteko ohiturarik gal ez dezaten.

Ikastaroa Beran edo Lesakan emango da, eskariaren arabera. Izen-ematea martxoaren 22ra arte egonen da zabalik, eta 948 637 796 telefonora deitu edo bortziriak@ikaeuskaltegiak.eus helbidera idatzi bertzerik ez da egin behar. Ikastaroaren matrikula 40 eurokoa da eta %75eko asistentzia dutenei ziurtagiria banatuko zaie.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.