Eguraldi ona aurreratu den bezala, lehenago datoz aurtengo Udaberriko Bestak Igantzin; apirilaren 5etik 8ra izanen dira, alegia. Ostiralarekin hasiko dira, Korrika 21 aprobetxatuz. Helduek eta txikienek parte hartuko dute Sarrolan abiapuntu duen Korrika Ttikian.

iturria: erran.eus

Denetariko ekintzak izanen dira bestek irauten duten egunetan. Hala nola, tailerrak haur eta gazteentzako, helduentzako ikuskizuna, zinema emanaldiak edota mendi buelta. Horrez gain, herria alaitu eta musikatuko dute dianek, gaitariek, Buru Haundiek, dantzariek eta bestelakoek. Larunbatean, esaterako, Hurih bikoteak girotuko du kantu poteoa eta ondorengo bazkaria. Igandean, ostera, Maider eta ixiar izanen dira herriko plazan aperitiboaren orduan.

Astelehenarekin amaituko dira 2019ko Udaberriko Bestak Korrika 21 igarotzearekin. Izan ere, Igantzitik ibilbidea egin eta gero, gosaria antolatu dute Biltokin Euskal Herriko ekimen handienetako bat elkarrekin gozatzeko eta lanera indarberriturik abiatzeko.

Besten antolaketan herriko hainbat eragilek parte hartu dute: Guraso Elkarteak, Udalak, Biltokik, Biltoki Ttikik, dantza taldeek eta zenbait herritarrek.

 

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.