Euskara Batzordeak antolatzen dituen Udaberriko bestak ate jota ditugu. Ekitaldiak apirilaren 23, 24, 29 eta maitzatzaren 4,5, eta 6an eginen dira.

Iaz bezala Liburutegiko Taldeak Liburuaren Egunean antolatutako ekitaldiak egitarauan daude sartuak.

Maiatzak 4, ortzirala, 20:00etan herriko dantza taldearen emanaldia.

Maiatzak 5, larunbata, eguerdi aldera kantu poteoa Mitxelena aita-semeekin herriko elkarte eta ostatuetan; 14:00etan bazkaria Biltokin; 16:00etan haurrentzako zirko tailerra; 18:00etan haurrentzako berendua frontoian eta eguna bukatzeko 20:30ean “Txiki barrez Blai” umorezko bakarrizketa Baratzondon.

Maiatzak 6, igandea, goizeko 10:00etan haurrentzako mendi buelta, herriko plazatik Larrondoko ikuztegira.

17:00etan aurtengo Udaberriko Bestei “Igantziko hotela” eskolako antzeki emanaldiarekin amaiera emango diegu.

 

 

 

 

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.