Euskalduntzeko eta alfabetatzeko matrikulazio kanpaina abian da, eta euskaltegian izena emateko epea irailaren 28ra arte egonen da irekita. Helduek euskaraz irakurtzen eta idazten ikas dezaten deia zabaltzeko, eta euren euskara maila hobe dezaten, jendaurreko irakurketa saioa antolatu dugu aurten ere, irailaren 14an, ortziralarekin, 19:00etatik aitzinera, Lesakako Plaza Zaharreko kioskoan. Hainbat lagunen artean irakurriko dugu Mariasun Landaren “Krokodiloa ohe azpian” liburua.

icon Irakurleak eta orduak

Euskaltegiaren eskaintzaren inguruko informazioa eskuratzeko 948 637796 telefonora deitzen ahal dute interesa dutenek.

icon Jendaurreko irakurketa saioa

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.