Irailaren 23an zuzeneko irakurketa saioa egin genuen Lesakako plazan. Ekitaldi honen bidez, helduei eta bereziki gurasoei euskaltegian izena emateko gonbita egin nahi izan diegu. Hainbat gurasoren artean irakurri zuten Egizu lo haurrentzako ipuinen bilduma liburua. Hain zuzen ere, 27 guraso aritu ziren langintza horretan. Eta inguratu ziren guraso eta haurrekin giro aparta sortu zen. Guztira, 80 lagunetik gora elkartu ginen, eta horiei gehitu beharrak zaizkie plaza ingurutik pasa eta geldialditxoa egin zutenak. Saio polita egin zuten Bortzirietako gurasoek, eta, euskara mankomunitatetik, bertze behin ere, gure esker ona adierazi nahi diegu: esker mila!

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.