Helduen matrikulazio kanpainari hasiera emateko, Bortzirietako Euskaltegiak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak irakurketa saio jarraitua antolatu dute Lesakan. Ekitaldia irailaren 23an izanen da, Lesakako Plaza Zaharreko kioskoan, arratsaldeko 18:00etatik aitzinera. 30 guraso inguruk, bortz herrietakoak, hainbat idazleren ipuinak biltzen dituen “EGIZU LO” liburua irakurriko dute oso-osorik, hasieratik bukaeraraino.

Aurten, bereziki Bortzirietako gurasoei zuzendu nahi dizuegu mezua. Euskara maila hobetzeko euskaltegian izena emateko garaiz zabiltzate oraindik. Izan ere, zuen papera funtsezkoa da euskara transmititzeko, eta euskaltegian hasiz gero, bertzeak bertze, seme-alabei ipuinak irakurri eta etxerako lanekin laguntzeko moduan izanen zarete.

Urtero bezala, inguru honetako euskara zerbitzuok bat eginik matrikulazio kanpaina prestatu dugu. Aitzinekoan helduen euskalduntzeko kanpainaren berri eman genizuen; oraingo honetan, berriz, euskaldunak animatu nahi ditugu euren euskara maila hobetzera. Horretarako, euskaltegiak trebakuntza ikastaroak eskaintzen ditu: EGA, sakontzea, alfabetatzea…

Azken urteotan ordutegi zailtasunak dituztenentzako autoikaskuntza ikastaroak jarri dira abian. Euskara ikasteko bertze modu bat da, non ikaslearen beharren arabera moldatzen den ikastaroaren edukia eta egitaraua. Irakasle batek ikaslearen euskalduntze ibilbideari jarraipena egiten dio (tutoretza sistema).

Irailaren bukaera arte zabalik izanen da matrikula egiteko epea Bortzirietako Euskaltegian.

Deitu Bortzirietako Euskaltegira eta bertan informazio gehiago eskatu ahal izanen duzu.

Epea: Irailaren 30a. Tel: 948 637 796

icon Egizu lo irakurraldia

icon Alfabetatzeko txarteltxoa

Albistea Ttipi-ttapan

Matrikulazio kanpaina bultzatzeko irakurketa saio jarraia egin zen Lesakan irailaren 23an

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.