Solaslagun taldeetan izena emateko epea zabalik da urriaren 22ra arte. Duela zenbait urte abiatu genuen egitasmoa sendotze bidean da. Bortzirietan badira hainbat talde Beran, eta bana Igantzin eta Arantzan. Gure asmoa da Lesakan eta Etxalarren ere taldeak sortzea, eta, horretarako, mintzapraktika taldeetan laguntzaile gisa aritzeko euskaldunak behar ditugu. Astean ordu bat eskaintzearekin aski da. Horrez gain, aurten ahalegin berezia egin nahi dugu guraso taldeak abian jartzeko, eta hika aritzeko taldeak sortzeko. Izena ematen ahal da 610920673 telefonora deituta, edo solaslaguna@topagunea.org helbidera idatzita (Oianko). Ireki bihotza solaslagunei!

Informazio gehiago topatuko duzu jarraian.

Ireki bihotza solaslagunei bideoa

icon Maitasun gutuna

Solaslaguna bloga

Erreportajea Xaloa telebistan

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.