Mankomunitateak, Irrien Lagunak Elkartearen laguntzarekin, egitasmo berri bat jarri du abian: Bortzirietan irailean eskolatu berri diren ikasleei (2016an jaiotakoak) Irria aldizkaria bidaliko die beren etxeetara, urrian, azaroan eta abenduan.

Egitasmo honen helburua da familiei etxean euskaraz aritzeko baliabideak eskaintzea. Izan ere, behin haurrak euskaraz eskolatuta gero, joera dago pentsatzeko eskolaren bidez ikasi eta praktikatuko dutela euskara. Aldiz, hagitz garrantzitsua da familiak betetzen duen funtzioa haurrak euskararekin duen harremanean. Izan ere, familiak zenbat eta aukera eta baliabide gehiago eman haurrari euskaraz aritzeko, orduan eta aberatsagoa izanen da haurrak hizkuntzarekin izanen duen harremana.

Aldizkaria doan jasoko dute aipatutako hiru hilabeteetan. Hortik aitzinera familien esku geldituko da harpidetza egitea.

Urriaren lehen egunetan elkarteak hilabete honetan bertan kaleratutako alea jasoko dute familiek:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.