Iseka gazte taldea

Erne, gazte! Larunbat aspergarriekin nazkatua?
Gauz asko egin nahi eta ezin?

Egin iezaiezu ba iseka asteburu aspergarriei. ISEKA gazte taldea gara, eta zurekin pasatu nahi ditugu larunbat arratsaldeak. Denetik izanen da! Jolasak, eztabaidak, ateraldiak, kanpaldiak…
Ez lotsatu, eta etorri gurera!

Irailaren 16 eta 22 artean, deitu Euskara Zerbitzura (948-63 41 92) edo bota izen-emate orria ikastetxeko postontzira.
Larunbatero bilduko gara 16:30etik 18:30era, Berako Kultur Etxean.