Etxalarko Euskara Batzordeak hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu udazken honetarako, eta, lehenbizikoa, heldu den larunbatean izanen da, hilak 6, arratsaldeko 19:00etan, Etxalarko Kultur Etxean. Aldatzen laguntzen antzerki taldeak Ispilua antzezlana taularatuko du. Sarrera 3 €an izanen da, eta haurrek debalde izanen dute. Ondotik, pintxoak izanen dira bertaratzen diren guztientzat. Etxalarko Euskara Batzordeak udazkeneko ekitaldien egitaraua zabalduko du laster.

  • Urriaren 19an, ortziralarekin, txistu kontzertu didaktikoa.
  • Urriaren 25ean, ortzegunarekin, solasaldia Andres Iñigo eta Pello Apezetxearekin: Euskara, landu eta indartu beharreko hizkuntza.
  • Azaroaren 4an, igandearekin, Lesakako abesbatzaren emanaldia.

icon Ispilua_kartela

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.