Itxialdia goxatu nahian

Egunak badoaz eta larrialdi egoerak agindutako itxialdian jarraitzen dugu. Mankomunitatetik etxeko txikienek nahiz helduek denbora hori hobeki eta EUSKARAZ pasa dezazuen zenbait baliabide eskaintzen dizkizuegu Nafarroako hainbat euskara zerbitzutatik.

TXIKIENENTZAT: eranafarroa.eus

Bisita ezazue baliabideen atala bereziki. Bertan euskarazko musika, zinea, marrazki bizidunak, audio-ipuinak… aspertzerainoko aukerak topatuko dituzue! Agendaren atala ere ongi etorriko zaizue: itxialdian gauden bitartean egunero proposamen bat topatuko duzue!

HELDUENTZAT: elaide.eus

Euskaraz ikasten ari direnei laguntza eta baliabideak eskaintzeko asmoarekin sortu genuen. Itxialdiak irauten duen bitartean proposamenak eginen dizkizuegu denbora hau guztia euskaraz pasa dezazuen laguntzeko.

Animo, dena ongi aterako da!