Joan den ortziralean Bortzirietako hainbat lagunek “Krokodiloa ohe azpian” liburuaren jendaurreko irakurketa egin zuten, Lesakako Plaza Zaharra. Aparteko giroa izan genuen, eta ekitaldi xume bezain gozagarria eskaini ziguten irakurleek. Euskara mankomunitateak eta euskaltegiak elkarrekin antolatu genuen irakurketa saioa, eta, horrez bitartez, euskaltegiko matrikulazio kanpaina jendaurrean aurkeztu genuen. Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu aurkezleari, kioskoa atontzen jardun zirenei, eta irakurle guzti-guztiei. Ondoan ekitaldian parte hartu zutenen taldeko argazkia duzue ikusgai.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.