JENDAURREKO IRAKURKETA SAIOA: IZENA EMAN EUSKALTEGIAN!

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Bortzirietako Euskaltegiak jendaurreko irakurketa saioa antolatu dute, irailaren 12an, ortzirala, 19:30etik aitzinera, Lesakako Bittiriako bestetako plazan. Hainbat lagunen artean irakurriko dugu Joxean Sagastizabalen Kutsidazu bidea, Ixabel liburua. Joxean Sagastizabal idazlea gurekin izanen dugu irakurketa saioan.

Ekitaldi honen helburua da euskaltegian izena ematera animatzea. Euskara ikasi eta hobetzeko ikastaro eskaintza zabala prest dauka euskaltegiak, ikastaro

motzak zein luzeak, eta euskara zerbitzuak diru laguntzak eskaintzen ditu.

icon Jendaurreko irakurketa saioa

Bortzirietako Euskaltegia