Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Bortzirietako Euskaltegiak jendaurreko irakurketa saioa antolatu dute, irailaren 20an, 17:30etik aitzinera, Berako Toki Ona parkean (haur eskolaren parean). Haurrek txandaka irakurriko dute liburu bat, Juan Krutz Igerabideren Maisu berria, eta gurasoek, bertze bat, Mikel Tabernaren Alkasoroko benta. Hain zuzen ere, azken liburu horren egilea gurekin izanen dugu irakurketa saioan.

Ekitaldi honen helburua da gurasoak euskaltegian izena ematera animatzea. Euskara ikasi eta hobetzeko ikastaro eskaintza zabala prest dauka euskaltegiak, ikastaro motzak zein luzeak, eta euskara zerbitzuak diru laguntzak eskaintzen ditu.

icon Jendaurreko irakurketa saioa

icon Maisu berria

icon Alkasoroko benta

Bortzirietako Euskaltegia

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.