Urtarrilaren 28an, asteazkenarekin, Korrika antolatzeko lehen bilera eginen da Beran. Bilera 6:30ean izanen da, Beralandeta eraikinean. Deialdia irekia da parte hartu nahi duten euskaltzale guztientzat.

Korrika martxoaren 19an hasiko da Urepelen, eta gelditu gabe 2.161 km egin ondotik, martxoaren 29an Bilbora ailegatuko da. Tartean Bortzirietatik pasatuko da, martxoaren 21ean, larunbatarekin. Egin dituzten aurreikuspenen arabera, arratsaldeko lehen orduan ailegatuko da Korrika Lesakara (Irundik etorrita). Handik Igantzira igoko da, eta bertatik Berara joanen da, Ibardin barna Lapurdira pasatzeko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.