Korrikari buruzko bilera Bortzirietan

Korrikari buruz Bortzirietako lehen bilera eginen da urtarrilaren 26an, ortzegunarekin, Berako Beralandeta eraikinean, 19:00etan. Bileran Korrikaren aurtengo edizioari buruzko xehetasunak ezagutuko dira, eta Bortzirietako antolaketa finkatuko da.

Korrikaren 20. edizio hau Otxandion hasiko da martxoaren 30ean, eta Iruñean bukatuko da, apirilaren 9an. Informazio gehiago: http://www.korrika.eus