KULTUR EGUNAK IGANTZIN

kokakola-eta-barea_WEBIgantziko Euskara Batzordeak prest ditu aurtengo kultur egunak. Abenduaren 5ean, goizeko 11:00tan, eskolako paretan margo bat eginen da, eta nahi duen guziak parte hartzen ahalko du. Arratsaldeko 4:30ean hasita, Baratzondon, adinekoen eta haurren arteko joko topaketa bat izanen da, eta ondotik gaztain jatea. Igandean, abenduak 6, 11:30ean hasita, herriko dantzarien saioa izanen da herrian barrena. Tartean, eskolako ikasleek panel bat paratu eta azalduko dute, Barbereneko parean. Arratsaldean, 4:30ean, Baratzondon, haur eta gaztetxoentzako “Kontu eta kantu” ikuskizuna izanen da, Fernando Anbustegiren eskutik. Egun berean 19:30ean, eskolan, helduentzako film emanaldia izanen da, “Euskal harriaren ABDak” hain zuzen.

Abenduaren 7an, astelehena, 20:30ean, antzerki emanaldia izanen da, Baratzondon, Ramón Agirre eta Inazio Tolosaren eskutik. “Kokakola eta barea” antzezlana eskainiko dute. Ray eta Nik artisten ibilerak kontatuko dizkigute. Bi artistak beren ibilbidearen hasierara itzuliko dira, Ez Dok Amairu sortu zen garaira. Bada, inor gutxik badaki ere, Ray eta Nik han zebiltzan, artista haundi haien artean, bileratan, entsaiotan, afaritan… Mikel Laboa, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Benito Lertxundi eta enparauekin. Edo hala diote behintzat. Munduan bueltaka ibili ondoren euren meritua aitortua izan dadin bertzerik ez dute nahi.

Abenduaren 8an, 12:00etan hasita, toka eta ajorriero txapelketa izanen dira frontoian, eta ondotik sari banaketa. Arratsaldeko 6:30ean hasita, opil jatea izanen da, eta horrekin batera Bertxotx ikuskizuna: sagardoa dastatzearekin batera, Guillermo Castaños enologoaren azalpenak eta Unai Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsolarien bertsoak aditzeko aukera izanen da.